Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/01/30

AECC elkartearen aldeko loteria salduko boluntarioek Ermuan

Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak urtero loteria zozketa berezi bat eginen du, horretan bildutakoaren zati bat AECC elkarteari emanez bere zereginean laguntzeko eta minbiziaren kontrako ikerketan erabiltzeko. Zozketa berezi hori martxoaren 2ko larunbatean egingo da, -urteko 18. zozketa izango dena- eta partizipazioak elkartearen logotipoa eramango dute. Zozketa berezi hori eguerdiko ordu 1etan egingo da Almerian. Zozketa horrek euro ugari banatuko ditu saritan.

AECC elkarteak beren kideek saltzen duen loteriaren %20 jasotzen du Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeagandik, laguntza gisa. Horregatik hain zuzen Ermuko boluntarioek otsaileko egunetan zehar kalera aterako dira ermuarroi partizipazioak eskaini eta saltzera. Elkartekoek ostegun arratsean, ostiral goizean eta arratsean, eta larunbat goizean. Ermuan dugun AECC taldeko kideek herriko Patxi plazan, Zubiaurre kaleko goiko aldean asteroko merkatu txikiaren aitzakian, Gipuzkoa Etorbidean eta San Pelaion kaleko oinezkoentzako zatian –merkatuaren eta Eroski dendaren artean- izango dira loteria saltzen eta eskaintzen herritarroi, gure elkartasuna eskatuz. Lagun iezaiezu!


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo