Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/01/15

Euri jasak lur jauziak eragin eta arazoak sortu ditu

Azken orduetan etengabe botatzen ari duen euriak hainbat lur-jauziak eragin eta arazoak sortu ditu gaur Ermuan. EJren Segurtasun Sailak larrialdietako plana –aurre-larrialdietako fasean- aktibatu egin du, uholde arriskua dagoelako. Horren aurrean, Babes Zibileko eta Interbentzioko zerbitzuak Bizkaian nahiz Gipuzkoan alerta egoeran jarri dira. Euskalmet erakundeak emandako aurreikuspena betetzen ari da orpoz orpo: “Asteartean ere euria erruz egiten jarraituko du. Euria etengabe eta mardul egingo duela aurreratuz. Zenbait lekutan litekeena da metro koadroko 80 litro baino gehiago pilatzea”. Gure herrian hainbat intzidentzia izan ditugu, une honetan zenbatu ez diren kalte materialak eraginez, lerro hauek idatzi ditugun bitartean –arratsaldeko hiru eta erdietan-.

Intzidentziarik azpimarragarrienak ondorengoak izan dira. 634 errepidean txandakako paso ezarri behar izan da bi lur-jauzi gertatu direlako eta errei bat oztopatuz. Horietan Aldundiko Obra zerbitzuetako langileek arduratzen ari dira. Errekastoek jasan zuten ur gorakada dela eta, hinbat eragozpen sortu dira. Esaterako ‘Urtia’ industrialdean dagoen ‘Egui’ enpresa barrura ura sartu da kalteak eraginez. Ermua eta Mallabia lotzen dituen Bi-3301 errepide horretan hainbat baltsa egin direnez, Udaltzain agenteek urak arrastaturiko eta pilatutako materialak baztertu eta ur-bideak libre utzi ditu. Abeltxe egoitzaren atzekaldeko bide zidor batetik joanda aurkitu genezakeen eta ustez ‘Buenos Aires’ baserrikoa zen etxola behera jauzi da, lur-jauziaren eraginez, hainbat arbolarekin batera. Ego ibaia asko igo da, herritik indar handiaz igarotzen delarik. Hortaz, adi eta kontuz. Alerta mantenduko da eta ikusi beharko arratsalde eta iluntzerako egoerak duen eboluzioa.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo