Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2013/01/15

Iberdrolak Ongarai auzoko lineak berrituko ditu, auzotarren eskariari eta udalaren bitartekaritzari erantzuteko

Iberdrola enpresak iragarri du Ongarai auzoan arazoak ematen ari diren lineak berehala berrituko dituela. Konpainiak hartu duen erabakia ezagutzera eman du, argindarraren zerbitzuan etenak errepikatzen direla-eta, auzotarrek horiek berritzeko lanak egin ditzatela publikoki eskatu eta gero. Udalak obra-lizentzia premiazko izaera izapidetu eta luzatuko die, herritarren eskera bere emagin eta arazoari konponbide bat lehenbailehen eman dakion. Ongarai auzoa oro har eta, bereziki, 5. eraikineko bizilagunek zaharkitutako linea elektrikoak berritzeko erreklamatu dute, argindarraren zerbitzuan behin eta berriz etenak jasan; “azkeneko urtean hilero bat gutxienez”. Ongaraikoek lineetan hobekuntzak egiteko beren eskariari muzin egin izanez gero protesta ekintzak hasteko prest eta guzti agertu dira.

Ongarai 5. eraikineko bizilagunek hilabeteak daramatzate konpainiari zerbitzu etenak pairatzen dituztela jakinarazten eta zerbait egiteko eskatzen. Portaleko gaiak kudeatzen dituen aholkularitza lanean jarri zuten konponbide bat lortzeko. Urteko lehen astean beren arazoa eta horrekiko desadostasuna agertu zioten Ermuko herriari, bertako gaiak jasotzen dituen egunkarira joz eta udalari laguntza eskatuz. Udalak eskaera eta kezka bere egin du eta Iberdrolarekin hizketan hasi da arrazoizko konponbide bat eskatuz. Elkarrizketa horrek emaitzak positiboak eman ditu, atzokoan inbertitu eta linea arazotsuak ahalik eta azkarrik berrituko dituenaren hitza eman baitu. Hirigintza alorreko alkateordeak atzo eguerdian ohar informatiboa prestatu eta Ongarai auzoan banatu du, herritarrei konpromiso horren berri emateko.

Lerro honen azpian aipatu oharra uzten dizuegu pdf formatuan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo