Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/30

San Pelaio auzoko jaietan, eskaintza zabala umeentzat

San Pelaio auzoko jai herrikoiak, ermuar ugariren eta, batez ere, gazteen arreta erakartzea lortu dute azken egunotan. Astelehenean eman zitzaion hasiera aurtengo programa borobilari, zeinak aste bukaerarako biltzen ditu proposamen kopururik handiena eta, horien artean, garrantzitsuenak. Hasierako lanegun arratsalde hauetako helburua festa girotzea izan da eta hori, bikain lortu da, umeek eta horien adinerako proposamenak nagusi izan direlarik. Gaztetxoek mota ezberdinetako jolas eta lehiaketak eduki dituzte eta, nola ez, gozokiak. Gaurko arratsalderako iragarrita dago, antolatzaile batzordeko kideen eta haurrez osatutako selekzioaren arteko futbol partida (Aritzmendi pilotalekuko kantxan, 5etatik aurrera). Partidaren amaieran sariak banatuko dira, askaria egingo da eta jolas gehiago izango da, gaurkoan igelarena hain zuzen. Halaber, altxorra bilatzeko lehiaketaren barne, gaur parte hartzaileei laugarren laguntza emango zaie.

Proposamen eskaintza zabala

Ekintzen kopuruak gora egingo du ostirala eta, batez ere, aste bukaerarekin batera. Proposamenen artean azpimarragarriak dira, besteak beste, ondokoak: Santuari egingo zaion lore eskaintza eta haren kapera irekitzea, jolas gehiago, sardina jana arratsaldean eta, “Sun” magoaren ikuskizun komikoa gauean. Larunbat eta igandean jarduerak goizen ez ezik, arratsalde eta egun osoan zehar gauzatuko dira. Larunbaterako iragarrita daude bide-hezkuntzari buruzko marrazki lehiaketa, karta eta bolo txapelketak, haizezko gazteluak, “Alboka” bandaren emanaldia eta gaueko dantzaldia, “Imán” taldearekin.

Igandean goizeko meza, auzoko kaperan

Antolatzaileen batzordeak buru-belarri jardun duelako, auzokideek meza entzun ahal izango dute San Pelaioko kaperan, goizeko 10,30etan. Meza kanpotik etorriko den abade batek emango du eta, eguerdian arrosarioa ere egingo da. Ondoren, parkean pintxoak eta sardinak banatuko dira eta jolas gehiago egingo. “Olivier” magoak ikuskizuna emango du umeentzat eta ondoren irudi formako globoak banatuko zaizkie ikusle guztiei. Aurtengo edizioko jaiei amaiera emango zaie arratsaldean, parkean ospatuko den apar eta musika festaren eta azken txupinazoaren bidez. Jai batzordeak, beste behin, auzoko merkatari eta ostalariek jaiekin bat egitea eta horiek prestaketa lanetan laguntzea edo dirua ematea lortu dute. Lan horri esker, programa zabala eta erroturik dagoen jai herrikoi hauen sugarrari beste urte betez eustea lortuz. Jai-batzordeak, aurten interneteko orri batean lotura eta guzti edukitzea lortu du, bertan hainbat argibide emanez eta zenbait argazki zahar berreskuratuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo