Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/18

Estazioko garajeen %90 entregaturik dago

Estazioko plaza publiko berria inauguratu eta hamar egun besterik igaro ez direnean, azpian egindako garajeen %90 jada entregatuta daude. Plaza azpian eraikitako 74 partzelen esleipendunek garajea eta azpiegitura bisitatu dute eta horietatik 66k giltzak jaso eta garajeak erabiltzen ari dira. Horretarako, esleipendunek bigarren zatia ordaindu behar izan dute, kontratuan zehaztutakoaren arabera. Plaza azpiko bi sotoetan hirurogeita hamalau garaje daude, bakoitzak hogeita hamazazpi dituelarik. Garajeok iazko abenduan egindako zozketa publikoaren bidez esleitu ziren. Aparkalekuak mila metro karratu ditu solairuko. Bere zerbitzuen artean, komunak eta igogailua ere baditu.

Goiko aldean eta jada herritarrentzako zabalik dagoen plazak 1.100 metro karratu ditu. Plaza hori sektorean sustapen pribatuz eraiki diren etxebizitzatako urbanizazioren ondorio da. Plazak sarbideak ditu Gipuzkoa Etorbidetik, Izelaieta eta Estazio kaletik, tren geltokiaren paretik. Lehenengo bi kaleetatik sarbidea arrapalen bidez egin da, batetik bestera dagoen malda saihesteko. Hirugarrenetik, aldiz, eskaileren bidez jaitsi behar da plazara.

Garajearen barru aldeko argazkia.

Zonaldea oraindik gehiago aldatuko da

Izelaieta eta Estazioko zonalde hori oraindik ere gehiago aldatuko da datozen hilabeteetan, trenbide azpiko pasabide baten bidez Bizkaia Etorbidea eta Izelaieta lotuko dituen azpiegitura berriaren lanak bukatzen direnean. Lan horiek egiten aldi baterako enpresa-elkarte bat dihardu. Elkarte hori, hain zuzen ere, Comsa, S.A.; Cycasa eta Canteras y Construcciones, S.A. enpresek osatu dute. Hasitako lan hori bukatu ondoren, jarraian enpresak Abeletxeko bidea egiteko eta trenbide-pasagune langaduna ezabatzeko lanekin hasiko dira. Lurrazpiko pasabide eta bide berri horiek lau milioi euroko kostua daukate (4.083.002,65 €). Kopuru hori Eusko Jaurlaritzak eta Ermuko udalak ordainduko dute, lehenak %60 jarriz eta gure udalak gainerako %40.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo