Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/17

Guraso eskolaren saio berriak hastear

Zibilizazio eta belaunaldi oroko gurasoek gure buruari egiten diogun galdera komun bat dago: Nola lortuko seme-alabak ondo portatzea? Galdera mamitsu hori erantzuten saiatuko da 2006-2007 ikasturteko Guraso Eskola. Aurtengo edizioko hitzaldietan gai hori jorratuko da, modu sakon eta monografikoan, herriko ikastetxe guztietan. Guraso Eskola udaleko zerbitzu soziokomunitarioek antolatu dute, herriko ikastetxe eta horietako guraso elkarteekin eta Agintzari Kooperatibarekin elkar lanean. Guztira hogeita hamazazpi saio egingo dira herriko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan. Kopuru horri haurtzaindegian emango diren beste sei hitzaldi gehitu behar zaizkio. Hauek hilean behin egingo dira eta gaiaz ezberdinak, jaioberri eta ume txikiei buruzkoak izanik.

Aurtengo edizioari bihar emango zaio hasiera. Lehenengo saioak Anaitasuna Ikastolan eta Eskolabarri ikastetxean egingo dira, arratsaldeko ordu bi eta erdietatik lau eta erdietara bitartean eta hiru eta erdietatik bostera, hurrenez hurren. Denboraldi berria ezagutarazteko, antolatzaileek hiruorriko bat argitaratu dute, albiste honen goiburuan jarri dugun galderaz titulatu dutena. Bertan adierazten denez, diziplina eta maitasuna ez dira elkarren aurkako gauzak. Argitalpenak jasotzen duenez, arau, bizikidetza eta errespetuari buruz hitz egin eta hausnarketa egitea da asmoa. Horren haritik, ‘seme-alabak maitatzearekin ez dela nahikoa’ esaten da, horrez gain ‘mugak jarri eta zuzendu egin behar zaiela, gauzak ondo egiten ikas dezaten’ erantsiz. Hitzaldiotan arauak ezartzeko eta seme-alabek arau horiek betetzeko beharrezko jarraibideak emango dira.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo