Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/11

-Enplegu-kudeatzaileak- prestatzeko ikastaroa

Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak enplegu-kudeatzaileak prestatzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaro horretan toki-garapenerako eta enpleguko langileak prestatzeko ikastaroetan ematen den materiala erabiliko da batez ere. Ikastaro hau langabezian egon eta INEMen izena emanda daudenentzat da. Horiek unibertsitateko diplomatu edo lizentziatu izan beharko dira. Ikastaroa doakoa da eta udalak trebakuntza eta enpresak sustatzeko duen ‘Izarra’ zentroan emango da, 519 ordutan. Ikastaroa urrian hasi eta datorren urteko martxoan bukatuko da. Ikastaroa lanegunetan emango da, goizeko 8etatik eguerdiko ordu 1era bitartean. Ekimena Trebatzeko eta Lan-munduratzeko 2006ko planari dagokio.

Ikastaroa urriaren 23an, astelehenean, hasiko da. Argibide gehiago edo izena eman nahi duten pertsonek sailak ‘Torreta Etxean –Bizkaia etorbidea kalean- dituen bulegoetara jo behar dute. Ikastaroa bost modulutan egituratuta dago. Egitarauak aurreikusten dituen moduluak ondoko hauek dira:

  1. Toki-garapena eta lan merkatua 225 o.
  2. Komunikazioa eta gizakiaren faktorea: TGELaren trebetasunak. 43 o.
  3. Informazioa antolatu, ustiatu eta tratatzea. 80 o.
  4. TGELaren jarduerak: toki-garapenaren planifikazio estrategikoa. 120 o.
  5. Toki-garapenerako tresnak.. 35 o.

Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo