Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/06

Maria Bengoetxea, -Txindurri-, zendu da

Maria Bengoetxea Isasi-isasmendi, ‘Maria Txindurri’ goitizenez aski ezagunagoa zena, atzo zendu zen Euban, laurogeita hemeretzi urte zituela. Heriotza horrek umezurtz uzten du Ermuko euskalgintza eta euskaltzaletasuna, bera baitzen herrian izan dugun zutabe eta ordezkari nagusietariko bat. Haren arimaren aldeko hileta elizkizunak gaur izango dira Santiago Apostoluaren elizan.

Maria Bengoetxeari duela lau hilabete ateratako argazkia.

Maria ‘Txindurri’ goitizena aitarengandik –Guillermo Bengoetxea zenarengatik- jaso zuen. Guillermo bertsozalea omen zen eta hainbat bertso eta abesti konposatu zituen, oraindik ere, gaur egun herrian kantatzen direnak, ihauterietako ‘Hartza egunean’ kasurako kantatzen direnak. Ermuko dantza eta txistu taldeak ere, ‘Txindurri’ izena hartu zuen haren oroimenez. Mariak Ermuari buruzko oroitzapen eta pasadizo ugari gordetzen zituen. Horretarako berezko erraztasuna zuen eta adimen azkarra baita ere. Esandakoaren lekuko, ‘Ermua eta Eitzako euskara’ liburuan jasotako abesti, ipuin eta testigantzak. Mariak, liburua ematen zuen. Horregatik, gustua ematen zuen berrekin hitz egitea, herriaren eta bertako biztanle eta pertsonaien inguruko datu asko eta asko baitzekien. Gure herriaren memoria historikoa zen.

Memoria hori gordetze aldera, Mariak parte hartu izan du hainbat proiektutan. Batzuk bailaran gauzatu dira, Eibarko Ego-ibarra batzordeak sustatu dituenak bezalaxe. Horietako bat eskualdeko nagusienei elkarrizketak eginez XX. mende hasierako bizimodua jasotzea bideoz. Eibarko eta eskualdeko ahozko ondarea jasoko duen artxiboa osatzeko xedez. Eta ‘Kantuz Kantu’ izeneko ekimenean, non bere aletxoak utzi zituen, hainbat kanta eta bertso bertara bilduz.

Mariak ehun urte bete behar zituen egun gutxi barru, azaroaren 1ean, hain zuzen ere. Horregatik, ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak hari zoriontzeko ekitaldi xume bat egiteko lanean ziharduen. Goian bego.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo