Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/10/05

Zine-klubak gaur immigrazioa jorratuko du

Gaurko zine-klubeko saioan immigrazioaren gaia jorratuko duen filma ikusi ahal izango dugu. Filmaren titulua ‘Kebak connection’ da. Produkzio alemaniarra da eta 2005. urtean aurkeztu zen. Generoari dagokionez, komedia dramatikoa da. Lana Anno Saulek zuzendu du eta 96 minutu irauten ditu. Emankizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da Sarrerak 2,60 euro balio du. Saioa ‘Mudo-drogot zinematografo’ taldeak antolatu du.

Sinopsia

Ibo gaztea, Hamburgo hirian bizi den eta famili eta jatorri turkiarrekoa da. Gazte irudimentsua da, Bruce Lee aktorearen miresle sutsua. Kung Fu generoko lehen filma Alemanian zuzentzeko ametsa du. Ametsak amets, azkenean osaba batek ‘Kebab’ izenaz duen jatetxeari buruzko iragarkia filmatzearekin konformatu beharko du. Iragarki horrek ospea emango dio bere auzoan. Bere bizitza gauetik goizera aldatuko da, bere neskalagun alemaniarrak –Titzik- haurdun dagoela esaten dion unean. Mutikoaren gurasoek etxetik kanpora bidaliko dute, neskalaguna turkiarra izan beharrean alemaniarra delako. Ibori ikara sortzen diote aita izatearen eta pixoihalak aldatu beharraren ideiek. Horregatik, Titzi neskalagunak, harremana hautsi eta utzi egiten du. Egoera horretan, lagunak eta iragarkiak besterik ez zaizkio geratzen, baina horietan ere gauzak ez doaz behar bezain ongi.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo