Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/28

Ehun ikasletik gora parte hartuko dute 2005eko udako udaleku irekietan

6tik 14 urtera bitarteko 133 ikasle ermuarrek, zehatz-mehatz, parte hartuko dute udal euskara zerbitzuak 2005eko udarako antolatu dituen udaleku irekietan. Udalekuei ostiralean emango zaie hasiera, ezagutza jolas eta Estibalitz González Ermuko ipuin kontalariaren saioarekin. Udalekuak astebete eta bi aste bitarteko iraupena izango dute, kasuan kasu, adinari jarraiki egindako sailkapenaren arabera. Jarduera honen helbururik behinena “ikasleei jolas eta aisialdirako gune euskaldun bat eskaintzea da, euskara eta eskola loturik doazenaren elkarketarekin apurtu ditzaten”. Programaren ardura daraman itzultzaileak, Idoia Carracedo langileak, grafikoki honako esaldiaren bidez adierazten duen: “esperientzia praktiko baten bidez proba dezatela euskarak jolasteko, harremanetarako eta ongi pasatzeko ere balio duela, ikastetxetik eta hezkuntza eremutik kanpo”. Aurtengoa, udaleku irekien hamahirugarren edizioa izango da. Iaz, ekintza proposamenak eguneratzeari eta parte hartzaileen beharretara egokitzeari hasi zitzaion, ekintzak indarberritzeko asmoz.

Parte hartzaileak hiru taldetan banatuta daude adin eta eskolaratze mailaren arabera. Txikien taldean, Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako 49 ikasle sartu dira. Ertainen taldean, berriz, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 5.era bitarteko 60 eskola umerekin taldea eratu da. Azkenik, LHko 6. eta DBHko 1. eta 2. mailako 24 gaztek, nagusien taldea osatuko dute. Lehenengo talde bi horiek programa konpartituko dute, baina jarduerak txandakatuko eta egun ezberdinetan gauzatuko dituzte. Talde horientzat aurreikusitako jardueren artetik azpimarragarriak dira, besteak beste, ondokoak: San Mames futbol-zelaia eta Gorlizeko Ermua mendia bisitatzeko txangoak, Laidako hondartzara egun pasa eta, batez ere, Lizarrako (Nafarroa) aterpetxean egingo duten 3 eguneko egonaldia. Talde hauekin ‘Antxitxiketan’ taldeko 11 begirale joango dira, umeak gainbegiratu eta zaintzeko.

Nagusien taldeak, berriz, programatuta du 5 eguneko egonaldia, Burgoseko iparraldean dagoen Frías herriko kanpinean. Astebetez, jolasean, kirol norgehiagokan, abentura eta natura ibilbideetan, zaldiketan, Ebro ibaitik behera kayak kanoan jaisten eta arku-tiroan arituko dira. Ekintza horietan gehienetan, Bilbaoko ‘Ulu’, aisialdi eta abentura enpresako monitore esperientziadun eta adituen laguntza jasoko dute. Udal euskara zerbitzuak 40.000 €uroko partida esleiturik du 2005eko aurrekontuan udako eta Gabonetako umeen ekintzak prestatzeko.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo