Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/08/16

Zirkulazioa herriaren alde batzuetan itxita egongo da Euskaltelen kutxatilak konpontzeko

Euskaltel enpresak gure herriaren alde batzuetan dituen kutxatilak konpontzeko zirkulazioa itxita egongo da. Lanak, gaur bertan, abuztuaren 16an hasiko dira. Herritarren Segurtasun Alorrak lanak egingo diren arduradunekin koordinatuko da zirkulazioaren arazoak minimizatzeko. Ondorioz, lanak egondo diren lekuetan zirkulazio itxita egongo da astelehena arte, abuztuaren 20an, zementua lehortu behar delako.

Jarraian, gure herriaren alde bakoitzean egingo diren lanak adieraziko ditugu honako taulan:


Euskaltel enpresak gure herrian dituen kutxatilen konponketa
Hasiera-data Amaiera-data Jarduera Itxurakeria zirkulazioan
Osteguna, abuztuaren 16an Astelehena, abuztuaren 20an
Ongarai kalearen aldapa beheraren amaieran dauden kutxatilak Zirkulazioa Ongarai aldapa beheraren azken tartean itxita egongo da. Ondorioz, bi lan-semaforo jarriko dira igotzen diren ibilgailuetarako eta beheratzen diren ibilgailuetarako txandaka bidea emateko. Gainera argizko balizak gauean jarriko dira eta abiadura-erredukzioaren bide-seinaleak eta "kontuz! Lanak" bide-seinaleak
Osteguna, abuztuaren 16an Astelehena, abuztuaren 20an San Pelaioko kalearen 20 zenbakiaren parearen zirkulazio-erreian dagoen kutxatila Zamalanerako gune hau ibilgailurik gabeko egon behar da goizeko 8etatik aurrera
Ostirala, abuztuaren 17an Astelehena, abuztuare  20an Diputazio kalearen 17 zenbakiaren parearen zirkulazio-erreian dagoen kutxatila Zirkulazioa Ursulo zeharbiderako kontrako noranzkoan desbideratuko da; horrela Zearkaletik joan daiteke eta Diputazio kalera edo San Pelaio kalera sar ahal izango da, kontrako noranzkoan ere. Beharrezko bide-seinaleak eta hesiak jarriko dira. Euskaltel enpresak hesietan argizko balizak, abiadura-erredukzioa eta "kontuz! Lanak" bide-seinaleak jarriko ditu

Beheko argazkietan jarriko diren bide-seinaleak hobeto ikus daitezke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo