Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/07/17

Santiago Ferrerasek botako du Santiago jaietako suziria

Santiago Fuertes Ferreras bizilagunak botako du 2012 Santixau jaiei hasiera emango dien suziria. Gaztela eta Leon Elkarteko kirolariak zazpiak baino zertxobait lehenago igoko da Orbe Kardinalaren plazako kioskora herriko alkate Carlos Totorikarekin batera. Santik piztuko du aurtengoan ‘Santixauei’ ofizialki hasiera emango dien suziria. Txapligua bota ondoren ‘Gora Santixauak’ leloa oihukatuko eta ermuar nahiz kanpotar guztioi jai on batzuk izatea opatuko digu. Txapliguak eztanda egin ondoren plazan poza eta alaitasuna izango dira nagusi. Bertaratutakoek ‘Polola’ abestia dantzatuko dugu.

Santiago Fuertes 59 urteko kirolaria da, aurten marathi erdiko Espainiako Txapela jantzi duena, 55etik 59ra bitarteko adina duten beteranoetan. Txapela hori 2010ean ere jantzi zuen. Santiago La Bañeza herrian (Leonen) jaio zen 1953. urtean. Ermuan bizi da hamalau urtetik. Gaztela-Leon Elkarteko atletismo atalean ikasitakoaren ondoren, korrika egiten hasi zen bere aisialdian horretan jarraitzen duelarik. Maraioak korritzen lortu izan du ospe eta emaitzarik onenak. Horrelako 26 lasterketetan parte hartu du eta guztietan iritsi da helmugara. Espainiako txapeldun izan da hiru urtetan; 2003an, 2010ean eta aurtengo 2012an. 2005ean laugarren geratu zen Donostian jokatutako Munduko Txapelketan.

Kirolean garaipen ugari lortu ditu. Maratoi erdietan beste hiru aldiz jantzi du Espainiako txapela eta modalitate honetan zortzigarren geratu zen behin Europako Txapelketan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo