Ermuako Udala
Laguntza Menua
Argazkien Menua
Menu Nagusia
2005/06/28
Eguzkiarengandik eta honek eragin ditzakeen ondorioetatik babestu behar dugula azpimarratzeko, Espainiako Minbiziaren kontrako Elkarteak AECC sentsibilizazio kanpaina burutuko du gaur herrian. Elkarteko boluntario ermuarrek gaur karpa bat instalatuko dute Orbe Kardinalaren plazan arratsaldeko 4etatik 8etara bitartean. Zelako larruazal mota eta, bakoitzaren ezaugarriaren arabera, eguzkitik babesteko indizerik aproposena zein den jakin nahi duten guztiek, bertara hurbildu eta proba erraz baten bidez horren guztiaren berri jaso dezakete. Elkarteko kide ermuarrek ere, gaurko eguna aprobetxatuko dute elkartearen jarduera lau haizeetara zabaltzeko eta elkartasuna adierazten duten kautxuzko eskumuturreko batzuk saltzeko. Eskumuturrak berde kolorekoak dira, ‘biziaren alde’ leloa daramate eta €uro 1ean salduko dituzte. Salmentatik bildutakoa minbiziari aurre egiteko ikerketan erabiliko dela iragarri dute.