Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/09/11

Liburutegiak ordezko eta aldi baterako zerbitzuak ipini ditu

Udal liburutegiak herriko toki ezberdinetan ordezko eta aldi baterako zerbitzuak jarri ditu, Teresa Murga eraikineko obrak direla-eta bere egoitza nagusia itxita izateak erabiltzaile eta herritarrei sortzen dizkien eragozpenak gutxitu asmoz. Xede horrekin herriko toki eta eraikin ezberdinetan aldi baterako zerbitzuak egituratu ditu: Ordezko aukerak ondorengo hauek dira:

Material itzulketa: udaletxeko behe solairuan egin daiteke, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Bertan, argibide eta materialen eskari zehatzei ere erantzungo diete, ahal duten neurrian eta denborarik laburrenean.

Ikasteko gela: Ongarai BHIko gela batean jarraituko du. Gela zabalik dago arratsaldeko 4etatik 8etara bitartean.

Egunkari eta aldizkarien irakurketa: Jubilatuen Egoitzako liburutegian –1ngo solairuan- jarri da. Zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, goizeko 10etatik iluntzeko 8etara bitartean. Liburutegiak jasotzen dituen argitalpen guztiak lekuz aldatu ezin izan direnez, hainbat titulu aukeratu dira.

Gutxieneko zerbitzu horiek guztiak mantendu egingo dira Teresa Murga eraikineko obrak amaitu bitartean. Kultura sailak herritarroi lankidetza eta pazientzia izateko eskatzen digu, zerbitzu guztiak bere onera bueltatu ahal izan artean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo