Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/09/11

Mielotxin taldeak -Flokezblai- lehiaketa irabazi du

'Mielotxin' taldeak folk taldeentzako Ermuko lehenengo lehiaketa, ‘Flokezblai’ izenekoa, irabazi du. Nafarrek 3000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua ‘Cádaba’ izeneko talde asturiarrarentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera 'Álvaro Costas & Hot Band' eta 'Xerfa' talde galiziarrak, ‘Xera’ asturiarrak eta ‘A Gramalleira’ Valladolidekoak sartu dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orde Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Mercedes Peón musikari handiak errezitaldia eskaini zuen.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute ‘Flokezblai’ I. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako bigarrena ‘berehala eta buru-belarri’ prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo