Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/27

Berano-Errekaldeko igerilekua zabalik

Udal zerbitzuak ireki berri du Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala. Igerilekua azken aste bukaera honetan ireki da, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta igerilekuaren ontzia urez bete ondoren. Instalazioa erabil gai egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 11ra bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute. Udal brigadako langileen buru den David Henaresek adierazi duenez, bizitzako gauza guztiak lez, “mota honetako instalazio batek bere alde on eta txarrak ditu”, ekaitzak izaten badira, “igerilekua lokatzez, zuhaitz hosto, adarrez eta zikinkeriaz beteko zaigulako” eta, ondorioz, zerbitzua egun batzutan eten egingo da, “berori hustu, garbitu eta berriz ere bete beharko dugulako”.

Igerilekuak sorospen zerbitzua edukiko du, Ermua—Eibar Gurutze Gorriko kide aditua den sorosle batek zainduko baitu, udalak eta erakunde horrek sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker. Soroslea lanean izango da egunero eguerdiko 12etatik arratsaldeko 7 t’erdiak bitartean. Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxien estaltzen duen lekuan 20 zentimetro izanik eta gehien estaltzen duenean 200 zentimetrora arte ailegatuz. Rekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena “instalazioa eta bere osagarriak egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun”. Henaresen hitzetan “hasi berri dugun uda honetako egun askotan eta pertsona askok erabiliko dugula pentsatu behar dugu eta, guztioi gustatzen zaigu gauzak behar bezala egon daitezela”.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo