Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/03/12

Sormen jardueren materialak biltzen dituen interesgunea

Udal Liburutegiak sormen ekimen eta eskulanei buruzko materialak berrantolatu ditu ikusgarriagoak eta topatzeko errazagoak izan daitezen, berauek elkarren ondoan jarriz eta seinaleztatuz.

Interesgune honetan alezko apaingarri, feltrozko imitaziozko bitxi, papiroflexia, patchwork, mosaiko, zeramika, oihalez eta egurrez egindako eskulan, kandela fabrikazio, urtaroko apainketa (Eguberriak, inauteriak, Pazkoa), joskintza, puntu edo dekorazio osagai birziklatuei buruzko liburuak aurki daitezke, eta baita Labores del Hogar, Burda, Casa10, Casa Mía, El Mueble edo Bricolaje aldizkariak ere.

Funtsak interesgunetan berrantolatze honek azken urte hauetan Liburutegiak jarri du martxan eta informazio mota honen eskaerei erantzuna ematea du helburu. Honela, funtsa hauek erabiltzaileek topatzeko era logiko eta errazean antolatu dira, ohiko sailkapen eta ordenazioarekin Liburutegiko toki ezberdinetan zeuden eta.

Honela, gure Liburutegian, hizkuntza, oposizio, SOS gurasoak, hezitzaileak, Bertako Bilduma, sakelako liburuak, klasikoak, bidaiak edo Komikteka.

Material gehienak maileguan eska eta etxera eraman daitezke.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo