Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/03/06

Iñaki Eizmendik irekiko ditu gaur Berbetan jardunaldiak

Iñaki Eizmendik Berbetan jardunaldien XII. edizioari hasiera emango die gaur arratsean. Gizarte hezitzaileak bi hitzaldi emango ditu gaur Lobiano Kultur Gunean bertara biltzen diren guraso guztiei. Lehenengo saioa gazteleraz izango da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera, euskararik ez dakiten gurasoentzat. Bigarrena, bi ordu beranduago hasiko da eta euskara hutsean emango du, Euskara hiztunak diren gurasoentzat. Hori dela eta nahiz eta mezua antzerako izan, hartzailearen arabera azaltzeko modua aldatuko du eta entzuleek euskararen inguruan maiz izaten dituzten kexkak argitzen ahaleginduko da. "Euskararen erabilera, nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten" izenburua du euskarazko hitzaldiak eta "No sabemos euskera, como ayudar a nuestros hij@s para que sean bilingües" gaztelaniazkoak. Orain dela urte batzuk, Gizarte Hezitzaile hau Ermuan egon zen hitzaldi bera ematen eta benetan gurasoen artean oso harrera ona izan zuen, oso hitzaldi praktikoa eta atsegina. Honen inguruan, urtero ikastetxeen bitartez Euskara Sailak "Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua" banatu ohi du 5 urteko gurasoen artean.

Bigarren ekitaldia, martxoaren 20an iritsiko zaigu. "Euskararen etorkizunari buruzko iragarpena" izenburupeko hitzaldia eskainiko dute Urko Aristi ETBeko eguraldiaren aurkezleak eta Maite Artola Euskadi Irratiko esatariak. Kazetari bi hauen eskutik gerora begira euskarak izan dezakeen etorkizunaz mintzatuko dira, euren esperientziak eta iritziak bertaratuko diren guztien artean konpartituko dituzte Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan.

Hitzaldi guztiak Lobianon Kulturgunean izango dira eta hitzaldi sorta honekin Berbetan Jardunaldiko XII. edizioa beteko da, urtez urte ermuarrok euskararen inguruan ditugun zalantzak eta gogoetak biltzeko asmoa betez. Udal euskaltegia, AEK, Euskal Birusa Kultur elkartea eta herriko Eskolabarri eta Anaitasuna ikastetxeek, zehaztu dituzte egitaraua eta Ermura etorriko diren hizlariak.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo