Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/01/17

Ni ere, banoa!

Ni ere, banoa! Azken egunetan gure herrian asko entzuten den esaldia da. Baiezko horrekin pertsona eta giza, kirol, kultur eta izaera oroko elkarteek beren atxikimendua adierazten dute Bizkaiko Foru Aldundiak Ermuko saihesbidearen lanak geldiarazi eta atzeratzeko hartu duen erabakiarekin gure desadostasun agertzeko manifestazioan izango garela adieraziz. Udalbatzarrak deitutako manifestazio hori bihar eguerdiko 12etan abituko da Orba Kardinalaren plazatik atera. Martxan Zubiaurre kaletik Kaltxangora aterako da eta N-634 errepidean eta Bizkaia eta Gipuzkoa Etorbideetatik behera jarraituko du, Eibarko saihesbidearen biribilgune berrira iritsi arte. Biribilgunetik berriz gero egingo du, Errotabarri plazan lerro batzuk irakurri eta bukatzeko. Manifestazioak ‘Ermuko saihesbidea, eta kitto’ lemapea izango du.

Udalak logotipo elebiduna bidali digu etxeetara, leihoetan jar ditzagun

Errebindikazio giroa nonahi eta nagusi da kalean. Denda, taberna eta supermerkatu handietan jarrita daude deialdiaren eta horrekin bat egitearen kartelak. Horiez gain, gure udalak bigarren banaketa bat egin du etxeetara, bariantea egitearen aldeko logotipo elebiduna zabaltzeko asmoz, eta herritarroi hori gure leihoetan jar dezagula eskatzeko xedez. Manifestazioaren antolatzaileek azpiegituraren aldeko aldarrikapen ozen eta batua, leku guztietan entzun eta ikus dadila nahi dutelako. Horrela, bihar etortzerik ez dutenek ere, saihesbidea eskatzearen alde daudel agerrarazi ahal izango baitute.

Kultur, kirol, gizarte eta gremioen atxikimendua

Larunbateko martxarekin bat egin eta bertan izango direla iragarri duten talde eta elkarteen artean ondorengoak daude: Ermuko Merkatari eta Ostalariak (EMOEk); UGT eta CCOO sindikatuak, Errotabarri eskubaloi taldea; Sallabente ikastetxeko Guraso Elkarteak; TVA Lemförder; Lobiano Gastronomi Elkartea; Mugartea Pintura taldea; San pelaio auzoko jai-batzordea; Zezenzaleen elkartea; URVE irratizaleak; Gaztela-Leoneko atletismo klubak; Ermua Kirol elkarteko eskupilota atala; Sutegi Antzerki taldea; Boloko elkartea; Txirrindularien taldea; Txindurri txistu eta dantza taldea; Sallabente auzoko jai-batzordea; Mikologiaren lagunak; eta Gaztela-Mantxa, Gaztela-Leoneko, Extremadurako, Andaluziako; eta Galiziako zentroak, Izarraitz antzerki taldeak, Irulitxa fanfarreak, Atletismoko klubak, eta abar...

Segurtasuna bermatzeko operatibo berezia

Hogeita bederatzi boluntarioek laguntza eskainiko diote biharko manifestazioaren antolatzaileei eta segurtasun taldeari. Boluntarioek hori koloreko petoa eramango dute. Petoak paparrean Ermuko Udalaren ezkutua izango du eta atzean, berriz, ‘Antolatzaile’ hitza. Taldeak antolatzaileei beren zereginetan lagunduko diete, esaterako ibilbidearen zehar dauden aparkamenduak kontrola eginez eta baita ere manifestatzen diren pertsona guztien segurtasunaz arduratuko. Larrialdietako automobilik pasa beharko bada, gaixo edo zauritua daraman anbulantzia esaterako, boluntarioek horren zirkulazioa bermatuko dutelarik.

Herritarren Segurtasunerako alorrak hamabi agente mobilizatuko ditu, manifestazioaren aurreko zereginak eta taldearen ibilbidea segurtasun osoz eginen dela bermatzeko. Udaltzaingoak dituen ibilgailu eta motor guztiak erabiliko dira zapatuan. Patruilako kotxe bat manifestazioaren buruan joango da eta bigarrena, amaieran, ibilbidea egingo duen anbulantziarekin batera. Motorrek manifestazioaren eta horren azken lerroaren arteko lotura egingo dute, hurrenez hurren. Operatibo berezi horrek, bulego eta telefono zentralean beste bulegari bat edukitzea ere aurreikusi du, logistika sendotu eta izan daitezkeen beharrei erantzuteko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo