Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/02/10

Aukeratu eta argitaratu da 2012ko Inauterietako kartela

2011ko Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi eta argitara eman du kartel lehiaketako obra garailea eta lan horren egilearen izen-abizena. Udalak antolatutako 2012ko Inauteriko kartel lehiaketaren Irabazle dira Sonia García, ermuarra, 38 urte, eta Igor Aizpiri, markinarra, 35 urte "Oilar-Otsoa" lanarekin. Lehiaketa honek 450 €tako sari bakarra du eta bikotearentzat izan dira. Lehiaketara 22 lan aurkeztu dira, iaz baino bat gutxiago. Epaimahiak aurkeztu diren lanen maila oso altua izan dela adierazi du.

Lanaren oinarri marrazkia da, bertan otsoaren mozorroa eransten ari den oilarra ageri da, irribarre maltzurraz. Fondoa berde kolorekoa da, eta atzerago hainbat oilo ere ageri dira, kokorokoka.

Egitarauari hasiera emango zaio otsailaren 16ko ostegunean, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie otsailaren 16ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradizioari jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoa ikusteko, eragin lasterbidearen gainean.

Larunbatean gauza eta jarduera asko izango ditugu herrian, eguerditik hasi eta goizaldera bitartean. Asteartean, amaiera emango zaio aurtengo edizioari, jarduerak arratsaldetik gauera artean izango ditugularik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo