Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/01/27

Segurtasun neurriak areagotzeko eskatzen dizkigute Udaltzainek herritarroi

Udaltzainek segurtasun neurriak areagotzeko eskatzen dizkigute ermuarroi. Azken asteetan agenteek herritarrengandik delitu, lapurreta edo iruzur saiakerak direla-eta, jasotzen dituzten salaketa eta abisuen kopuruak gora egin baitu. Aste honetan bertan Ermuan pikarokeriaz edo engainuz baliatuta beste inorenak diren gauzak –diru edo ondasunak- harrapatzen jarduten direnek, diru kopurua harrapatu dute ‘irudien timoa’ izenaz ezagutzen denaz.

Horregatik guztiarengatik, Udaltzainek segurtasun neurriak areagotzeko eta ezezagunez eta proposamen arraroak egiten dizkiguten pertsonez ez fidatzeko eskatzen dizkigute ermuarroi. Proposamen eta amarruak hainbat izan daitezke, musua ematea edo besarkatzea proposatzeraino. Agenteek jasotako testigantzetan banketxetatik irtetean lapurtu nahi izan dietenak, pertsonarekin ustezko estropezua eginda. Edo horiei etxeraino jarraituz, atarian edota igogailuan harrapatu eta lapurtzeko.

Trikimailuak asko dira. Elkartasun kanpainen aitzakian, sinadurak biltzen ari diren pertsonak –normalean emakumeak, ez baititugu susmagarri jotzen- eta diru-zorrotik NANa ateratzean saiatzean pertsona hori lumatzeko aprobetxatuz. Etxebizitzetara gas edo elektrizitate horniduran gezurrezko eskaintzak egitera etortzen zaizkigunak. Edota asteroko merkatu txikian erromero hostoak eskaintzen ibili direnak.

Horregatik guztiarengatik, Udaltzainek gure segurtasun neurriak areagotzeko eskatzen dizkigute ermuarroi. Eta baita etxebizitzatako segurtasun neurriak ere, gure herrian intzidentzia maila baxua izaten ari arren, hurbil ditugun herrietan lapurretak egin berri baitira.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo