Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2012/01/27

Azkenean ere! Aldundia gure Udalarekin batzartuko da

Zortzi egun barru jasoko du herriko Udalbatzak saihesbidea atzeratzeko Aldundiak hartu duen erabakiaren inguruko lehen azalpena. Foru erakundeak deia bueltatu dio udalari datorren asteko egun bat proposatu eta ordezkarion agendak uztartzeko xedez. Ermuak orain astebete Aldundira deitu eta biltzea eskatu zuen hedabideetan “krisia dela-eta, Aldundiak hiru ardatz erradial momentuz bertan behera uztearen” albistea irakurri eta gero. Aldundiak bakarrik eta bere kabuz hartutako erabakia hedabideen bitartez zabaldu zuen urtarrilak 19ko ostegunean. Carlos Totorika alkateak alderdietako bozeramaileekin bildu ondoren Aldundira deitu zuen Diputatu Nagusiarekin bilera izatea eskatzeko, ermuarrentzat erabateko garrantzia duen erabaki horren zehetasunak ezagutzeko.

Halaber, alkateorde eta hirigintza alorreko zinegotzi eskuorde den Felix Prolek gauza bera egin zuen, Aldundira deitu eta Obra Publiko eta Garraio alorreko Itziar Garamendi foru Diputatuarekin elkartzeko eskaera luzatuz. Izan ere, Itziar Garamendik hartuko ditu datorren astean –oraindik konfirmatzeke baitago-, otsailaren 3ko ostiralean edo 6ko astelehenean, Ermutik lurraldeko hiriburura joango diren ordezkariak.

Udalbatzaren gehienak minduta daude bai, baina ez bakarrik lurraldeko erakundeak hartutako erabaki horrekin soilik; erakundeak bere kasa eta ezer esan gabe hartzearekin eta gizarteari horren berri hedabideez ezagutarazi izatearekin, zuzenean ukitutako herriekin hitz egin aurretik”. Horrela jasotzen da idatziz asteazken gaueko bilkuran Osokoak onartutako Erakunde adierazpenean: “Urtarrilaren 19an ermuarrok eta Udal honek berri oso txar bat jakin dugu prentsaren bitartez, berriro ere bigarren mailako bizkaitar sentiarazten gaituena:, gure diputazioak hautsi egin duela saihesbidea berehala egiten hasteko Ermuarekin zuen konpromisoa”.

Jokatzeko modu bitxi hori “arraroa egin zaie herritar askori eta batek baino gehiagok hori ea horrela galdetu du harriduraz, jarduteko ez egoki, ez eta dotoretzat” joz.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo