Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/30

Berano-Rekaldeko igerilekua zabalik bihartik aurrera

Udal zerbitzuak ireki berri du Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala. Igerilekua bihartik aurrera erabili ahal izango da, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta igerilekuaren ontzia urez betetzen jardun baitute gaur bertan. Instalazioa erabil gai egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 10era bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute. Udal brigadako langileen buru den David Henaresek adierazi duenez, bizitzako gauza guztiak bezala, ‘mota honetako instalazio batek bere alde on eta txarrak ditu’, ekaitzak izaten badira, ‘igerilekua lokatzez, zuhaitz hosto, adarrez eta zikinkeriaz beteko zaigulako’ eta, ondorioz, zerbitzua egun batzutan eten egingo da, ‘berori hustu, garbitu eta berriz ere bete beharko dugulako’.

Igerilekuak sorospen zerbitzua edukiko du, Ermua—Eibar Gurutze Gorriko kide aditua den sorosle batek zainduko baitu, udalak eta erakunde horrek sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker. Soroslea lanean izango da egunero eguerdiko 12etatik arratsaldeko 7 t’erdiak bitartean. Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxien estaltzen duen lekuan 20 zentimetro izanik eta gehien estaltzen duenean 200 zentimetrora arte ailegatuz. Rekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo