Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/24

Andaluziako Zentroaren erromeria igande honetan

Andaluziako Zentroak igande honetan ospatuko du urteroko legez, ‘Rocío’ amabirjina omentzeko erromeria. Egitarauari hasiera emango zaio larunbat gauerdian, ‘Rocío’ amabirjina zentroaren egoitzatik aterako dutenean kalera. Momentu horretan. ‘Alma de Andalúcía’ abesbatza zain izango du salbea kantatzeko. Igande goizeko 10,30etan amabirjina berriz ere irtengo da kalera, oraingo honetan udalerrian zehar kalejira egitera. Eguerdiko ordu 1ean, meza emango da Ongaraiko parkean eta, ondoren, nahi duten guztiek bazkari herrikoia egin ahal izango dute, inguruko zelaietan. Arratsaldeko 5etatik aurrera gonbidaturiko hainbat taldeek dantzak eskainiko dituzte. Egunari amaiera emateko, amabirjina kalejiran eramango dute berriz ere zentroko egoitzara arte, bertan salbe abestia kantatuz eta datorren urtera arte agurtuz.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo