Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/28

Watch IT! proiektuak aurrera jarraitzen du

Europako Batasunak finantzatzen laguntzen duen Watch IT! proiektua, Intereg III b Sudoe ekimena bezala ezagutzen dena eta Ermuko Udalak buru duena, ezarritako egitarauari jarraiki aurrera jarraitzen du. Proiektuak lurraldean berrikuntza guneak sortzea du helburu, parte hartzen duten lurraldeetan bertako enpresen bideragarritasuna bermatzeko. Ekimenean irabaz asmorik gabeko entitate publiko eta pribatuak elkarlanean dabiltza ,esaterako, Katalunia,. Gaztela-Mantxa, Covilha (Portugal) eta Toulouse (Frantzia). Ekimen honen bidez lurralde bakoitzaren berezko tasunak aprobetxatzen laguntzen dihardugu, errealitate bihurtzeko eta epea luzera lurralde horren garapen ekonomikoa ahalbideratzeko. Hori horrela, gure lurralde eremuan ekimen honen bidez ikerketa eta azterketa batzuk egin izan ditugu, zeintzuetan hemen automobilgintzak duen pisu handia frogatzea ahalbideratu digutenak. Ikerketa horien arabera automobilgintzak gure ekonomian izugarrizko eragina du, baina bere ahuleziak ere begi-bistan utzi dizkigu, batez ere, Asiako potentzia berrien aurrean.

Watch IT! proiektuak GAIA teknologi enpresen euskal klusterrarekin batera martxan jarri nahi du egitura bat, erraztasunik handienak emateko berrikuntzaren aldeko apustua egin nahi duten gure enpresei, berrikuntza baita epe ertain eta luzera lehiakortasuna bermatuko duena. I+D+I Informazioa eta aholkularitza eremu horretan proiektuak prestatzeko laguntzak izan ditzaten, teknologiaren transferentzian, kooperazioan, eta abar luze bat izan dira, datozen hilabeteetan zehar martxan jarriko diren zerbitzuetako hainbat zerbitzu.

Argibide gehiago jaso nahi dituzten enpresek Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal alorrarekin harremanetan jartzea besterik ez dute, edo www.watch-it.org web-gunea bisitatzea.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo