Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/28

Armairutik ateratako irakurgaiak

Ermua, Markina-Xemein eta Tolosako haur-liburutegiek ekainaren 28an ospatuko den Gay eta Lesbianen Harrotasunaren eguna dela-eta, ekimen praktiko eta interesgarria jarri dute martxan. Gida batek gaiari buruzko informazioa emango digu, aniztasun sexualari buruzkoa alegia, homosexualitateari buruzko filmak, musika, web guneak eta liburuak gomendatuz.

Aipatutako gidaren helburua material hori guztia ezagutaraztea da, eta informazioa nahi duenari, aholku egokiak ematea homofobiaren aurkako txerto moduan, gure liburutegietan materiala begi bistan jartzeaz gain.

Gidak 9 atal ditu eta lehendabiziko hiruak 0-4, 5-7 eta 8-12 urteko haurrentzat dira aproposak, homosexualitate eta lesbianismoari buruzkoak ongi bereizita agertzen dizkigularik. Ondoren gazteentzako egokiak diren irakurgaiak azaltzen zaizkigu eta baita helduentzakoak ere. Azkenik, liburu tematikoen inguruko aholkuak ematen ditu gidak, hiztegiak, komikiak, bidaiak egiteko gida, gaiari buruzko poesiaren bilduma antologikoa...

Hasieran esan bezala, beste atal batean musika jorratzen du gidak, gay mugimenduarentzat erreferentziala den musikaz arituko zaigu bertan, beste batean egungo filmak eta garai batekoak aipatzen dizkigu, eta hiru web gune zein gay, lesbiana eta transexualen beharrak aintzat hartzeko euskal zerbitzuaren berri ere ematen du.

Adierazitako dokumentuak liburutegian izango ditugu begi bistan ekainaren 27tik uztailaren 10a bitartean.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo