Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/23

Etxabek bigarren urtez irabazle, kartel lehiaketan

Ernesto Etxabe Aranzibia bigarren urtez jarraian irabazle izan da, Santixauak iragartzeko erabiliko den kartel lehiaketan. Horrela erabaki zuen Jai Batzordeak duela egun batzuk egin zuen bere azken bileran. Eibartarraren lana ordenadorez egina dago. Diseinuari dagokionez, lehen planoan bonbo bat eta hori jotzen duen konpartsa kidearen eskua ikusten da. Atzerago lagun talde bat jai giroan ikus daiteke, zapi gorria lepoan dutelarik. Konposizioan kolore urdina da nagusi, hainbat tonalitateetan agertzen baita.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hogeita hiru lan aurkeztu dira. Kartela jada inprentan dagoen jai egitarauaren azala izango da.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo