Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/24

V. jardunaldi gastronomikoak, zentzumenak asetzeko aukera bikaina

‘Lobiano’ Gastronomi elkarteak, Ermuko Gastronomi jardunaldien V. edizioa aurkeztu berri du. Jardunaldiok ekainaren 27tik uztailaren 2ra bitartean gauzatuko dira eta egitarau horretan aukera zabal eta erakargarriak bildu dira. Aste berriari hasiera ematearekin batera hasiko da programa, asteko lan egun guztietarako zenbait ekintza proposatuta daudelarik eta, horietako garrantzitsuenak, datorren asteburuan gauzatuko direlarik. Aurtengo nobedadeen artean azpimarratzekoak dira ondokoak: herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa, sozietate gastronomikoentzako bakailao txapelketa eta txistorra-jana herrikoia. Bestalde, larunbateko V. azokan berrogeita hamar inguru erakusle izango dira produktu anitzekin. Erakusleetariko hainbat ospe handiko ekoizle eta upeltegiak dira. Produktuak ugariak eta bariatuak izango dira, besteak beste: ostruka eta orein haragia, Alemaniako produktuak, gozokiak, arrain-kontserbak, pateak, gaztak, eztia eta edarien eskaintza zabala.

Talde antolatzaileko kidea den Jesús Portugalek adierazi digunez “aurtengo bosgarren honek agerian jarriko du neurria ematen dugun ala ez”. Honen hitzetan ekimena hasiera baten “lagunen arteko eta borondate onez jositako apustua” izan zen, egun trinkoturik dagoena eta “dezente handitu zena”. Lobiano elkartea irabaz asmorik gabeko talde moduan eratu berri da, estatutu batzuetan helburuak zehaztu eta Eusko Jaurlaritzako erregistroan inskribatu dena. Portugalen esanetan jardunaldi hauen helburu nagusia ermuarrak “gastronomi alorrean hezi eta zaletasuna bera zabaltzea da”. Hori horrela, larunbateko azokaren jomuga ez da izango “salmenta eta kontsumismoa, ezezagunagoak zaizkigun produktu asko dastatu eta horien berri izatea” baino.

Egitarauan honako aukera hauek ditugu: hitzaldiak, izen handiko sukaldariek prestatutako afariak, edari eta produktuen dastatzeak eta bakailaori buruzko ikasgela tematikoa. Amaitzeko, aipatu behar, txistorra-jana larunbat arratsaldean 1€uro baten truke zati bakoitzeko. Txistorraren salmentarekin lortzen den diru kopurua herriko Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango zaio.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo