Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/22

Zonalde berdeak atonduko eta loreak jarriko dira

Uda estreinatu berri dugula eta, lorezaintza ataleko udal langileak herriko lorategi eta zonalde berdeetan lora berriak jartzeko erabakia hartu dute. Hori horrela, zerbitzuen sailak uda sasoiko lau mila lora baino gehiago erosi ditu. Loreak familia, espezie eta kolore ezberdinetakoak dira. Loreak landatzeko lanei aste honetan bertan ekin zaie. Lorezaintza atalaren asmoa herria atondu eta txukuntzea da, uda honetan bere itxurarik onena erakutsi dezan, batez ere, uztailaren azken astean herrian ospatuko ditugun jai nagusietarako.

Loreak landatuko diren zonalde berde eta lorategiak ondoko kaleetan daudenak dira: Okin Zuri, Torrekua plazatxoan, Valdespina Markesaren parkean, Valerioko terrazan, Gipuzkoa Etorbidean, Karabixan, San Pelaion eta udaletxearen alboko lorategian.

Landatuko diren espezien izen botanikoak ondokoak dira: ageratum, salvia farinácea (urdina), salvia splendens (gorria), tagete erecta (horia), cineraria marítima, impatiens (alegria), surfinia M-10,5, euonimus variegata (pezoia). Lorezaintza ataleko langileek herritarroi deia egin digute, lora eta lorategiak guztiok errespetatu eta zaindu ditzagun. Horiek adierazi digutenez, ez da zilegi txakur eta gainerako animaliei gune horietan sartzen lagatzea, loreak zapaltzen dituztelako.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo