Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/22

Ziklo berriari ekingo zine-klubean

Zine-klubean hilabete honetako zikloa homosexualitateari dedikatuko zaio. Gaur gauean zikloko lehen filma proiektatuko, ’20 zentimetro’ titulatutakoa. Filma komedia generokoa da eta 2005. urtean estreinatu zuen. Zuzendaria Ramón Salazar da eta parte hartzen duten aktoreak Verónica Cervera, Pablo Puyol, Miguel O’ Dogherty eta Concha Galán. Pelikulak 112 minutu irauten ditu. Emanaldia Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 2,60 euro balio du.

’20 zentimetro’ komedi musikal freskoa da, zoroa eta aldi berean gozoa eta sentikorra. Pertsonaiak muturreko egoerak bizi eta sentimenduak gordinki adierazten dituzte, itzulinguruka ibili gabe. Ikusleak lehen aldiz ikusi ahal izango du pantaila eta modu komiko batean eta kolore eta erritmoz jositako musika saioen bidez, mutil jaio zen neska baten gorabeherak. Emakume horrek edozein lanbideetan lan egiten zuen desiratzen zuena lortzeko xedez: bere emakume mentalitatearekin bat datorren emakume baten gorputza edukitzea.

Sipnosia

Marietak (Mónica Cerverak) Adolfo izena behin-betiko erabiltzeari utzi nahi dio, izen hori bere NANetik desagerrarazi nahi du. Bere aitaren izen bera izatea eta hark hanka artean daramatzan hogei zentimetroak edukitzeak higuina ematen dio. Marietak Marieta izenaz dei diezaiotela eta errespetatzen den emakumea gisa tratatua izatea nahi du, hau da behar den bezala eta ez gutxiago.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo