Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/21

Harrera ofiziala udalean

Carlos Totorika alkateak 9 herrialde ezberdinetan jaio eta egun Ermuan bizi diren 25 biztanleei harrera egin zien atzo udalean. Harrera ofizial hori duela gutxi ‘Ni neuk ere kontatzen dut’ titulupean udal liburutegiak antolatutako ekimenean parte hartu dutenei egin zitzaien. Alkateak biziki eskertu zuen bolondres guzti horien partaidetza; esan zuenez aitzat hartzekoa da erakutsi duten jarrera ‘prest egon, norberaren denboratik minutuak dedikatu eta eskuzabaltasunez parte hartuz ekimena posible egiteraino’. Harrera ekitaldi horretan inmigrazio alorreko eta udal liburutegiko lankideak ere egon ziren. Ekimenean parte hartu izan duten ia guztiak etorri ziren atzo harrerara. Bertan, liburu sorta, opariak eta eskerrak ematen zien idatzi bana jaso zuten.

Alkatearen ondoren, harrerara deitutakoek ere hitza hartu eta hainbat gauza adierazi zituzten. Batetik, ‘Ermuak harrera abegitsua egin diela’ eta ‘herritarrek tratu ona eman dietela’. Bozemaleek adierazi zutenez, bereziki aipatzekoa da Nestor Berriotxoa Inmigrazio Teknikariak eskaini dien arreta eta harekin izan duten harreman ona. Lankide horren lana goraipatu zuten. Bestetik, udal liburutegiari ere eskerrak eman zizkioten beraiekin gogoratu izanagatik, ‘fisikoki hemen bizitzea baino gehiago, elkarrekin bizitzea baita kontua’ azpimarratuz.

Sarrera ofizialaren une lasai eta ez formala.

Udal liburutegiko langileek ekimena izugarri positibotzat jo dute eta arrakastatsu gisa kalifikatu, batez ere, ‘munduko beste herrialdetan jaio eta egun gurekin bizi diren herritarrei estreinakoz dei egin izan zaiela kontutan hartzen bada, horien jaioterriko musika, kultura, ipuin eta tradizioak herriko umeen artean ezagutarazteko helburuaz’.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo