Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/19

Brigadako arduradun eta kalitateko teknikaria kontratatzeko prozesuak

Udal honek hautapen-prozesu bi deitu berri ditu, aldi baterako langileekin beste horrenbeste lanpostu betetzeko eta lan-poltsak eratzeko xedez. Lehenengo prozesuaren bidez, Brigadako arduraduna (hau da obra eta zerbitzuetako langile koadrilarena) kontratatu nahi da. Izangaiek adinez nagusiak izan beharko dute; eta tituluei dagokionez Batxilergoa del LHko ikasketak, eraikuntza, mekanika edo elektrizitate adarrean. Lanpostuak 2. Hizkuntza Eskakizuna du, baina meritutzat hartuko da, ez baita derrigorrezkoa. Prozesu honetan izena emateko epea gaur goizean zabaldu da eta datorren ostiralean itxiko. Interesa duten pertsonek deialdiko oinari espezifikoak nahi gainerako agirien berri jarraitu dezakete web-gune honen bitartez.

Bigarren hautaketa-prozesuaren bidez kalitateko erdi mailako teknikari bat kontratatuko da. Kasu honetan izangaiek unibertsitateko diplomadunak izan beharko dira eta erabateko kalitatearen inguruko heziketa espezifikoa –gutxienez 200 ordukoa . Hauek ere adinez nagusiak izan beharko eta euskararen ezagutzari dagokionez, lanpostuak 3HEa ezarrita badu ere, meritutzat hartuko da ez baitu derrigorrezkoa. Prozesu honetan ere izena emateko epea gaur goizean zabaldu da eta datorren ekainaren 30ean itxiko. Hautaketa-prozesu horiek eta horietan aurreikusitako probak uztailean zehar egingo dira, langileak probak amaitu eta jarraian kontratatuko dituztelarik.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo