Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/22

Haurreskolako irakurgaien puntua berritu egin da eta liburu gehiagoz hornitu

Udal liburutegiak Haurreskolan irakurgaiak eta materiala eskaintzeko duen puntua berritu eta aleak gehitu ditu. Liburutegiak gurasoak eta umetxoek aleak aukeratu eta maileguan etxera eraman ahal izateko esperientzia hau hirugarren urtez mantentzea erabaki du, puntu horrek oso harrera ona izan duelako.

Haurreskolako txoko batean hainbat ale eta titulu eskaintzen dira, gurasoek maileguan har eta etxera eraman ditzaketenak. Mailegua norberak oso modu errazean egin dezake, apal ondoko agirian datuak betez. Bazkide ez direnak, aukera dute eskabidea betetzeko eta hori han bertan edo liburutegiaren egoitzan entregatzeko, gerora, liburuak eraman ahal izateko.

Haurtzaindegira eramandako aleak ume txikientzako berariazkoak eta egiten duten erabilerarako egokitutakoak dira. Horien artean, txintxirrin-liburuak, azal gogorrekoak, plastifikatutakoak eta bainuan esaterako busti daitezkeenak, gura haurtxoek dibertitu daitezen jolasean.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo