Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/21

‘Vaya semanita’ antzerkiaren bigarren emanaldia izango dugu

Udal kultura sailak ‘Vaya semanita’ antzerkiaren bigarren emanaldia adostu du. Izen berbera duen EITBko programan parte hartzen duten lagunek Ermuan izango ditugu datorren asteko ostiralean -hilak 30ean-. Urteko azken lauhilekoaren programazioan emanaldi bakarra aurreikusita zegoen, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Emanaldi horretarako sarrera guztiak saldu ondoren eta oraindik ere ikusleen eskaria zegoela ikusita, sailak bigarren emanaldi bat hitzartu du produktorearekin. Bigarren emanaldi hori bi ordu eta laurden lehenago izango da, arratsaldeko zortzietan. Sarrerak bigarren pase horretarako jada salgai daude. Sarrerak erosteko lau bide ditugu, internet, telefonoa eta BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarea. Hiru bide horiek erabiltzerik ez dutenez, Lobianora bertara goizeko 9etatik iluntzeko 9etara bitartean joatea eta bertan erosteko aukera izango dute.

‘Vaya semanita’ antzezpenaren zuzendari Idoia Uranga da. Antzezleen artean ondorengoak ditugu: Andoni Agirregomezkorta, Javier Anton, Itziar Atienza, Iker Galartza, Mañu Elizondo eta Leire Ruiz. Emanaldiak ordu bat eta hogei minutu irauten du. Errepresentazioa hamazortzi urtetik gorakoentzat da.

 

Sinopsia

‘Vaya Semanita’ denboraldi ezberdinetako telebista saioaren momentu onenak biltzen dituen antzerki-lana dugu hau, publikoa gozarazteko itzelezko telebista kutsua duen zuzeneko emanaldian.

Mota guztietako gaien inguruko sketchak dira, eguneroko egoerak parodiatzen dituztenak, hurbilekoak, gure aita, seme, auzoko, nagusi, lagun, emazte edo senarren maitaleek…protagonizatzen dituztenak. Azken finean, eguneroko bizitzako pasarteak, non geure burua bertan islaturik ikusi dezakegun.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo