Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/21

Ikastaroa: Marketinga enpresan eta teknologia berriak

(…) Gako nagusia sormena da. Nire ustez hiru sormen mota daude: sormena teknologian, sormena produktuetan eta marketinean. Hiruretako bat lantzea, beste biek gabe desegokia da negozioetan. (sic) Akio Morita

Udaleko Toki Garapen Alorrak, "Marketinga enpresan eta teknologia berriak’ izeneko ikastaroa egingo du gure herrian. Ikastaroa hori Lanbideren finantzariari esker egingo da. Jarduera industrial edo komertzialak kudeatzen ari diren pertsonei edo epe labur edo ertainean beraien enpresa sortu nahi dutenentzat pentsatuta dago ikastaroa. Laburbilduz, ikastaroaren helburua martxan dauden enpresen edo etorkizunean izango direnen salmenta gaitasunak indartzea da.

Lanbideren finantzazioarekin batera antolatutako ikastaro honek 150 ordu izango du eta astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara bitartean eta enpresentzako Izarra gunean burutuko da, Mallabirako bidearen alboan. Ikastaroan zehar, besteak beste, marketinarekin eta teknologia berriekin erlazionaturiko hurrengo kontzeptuak ikusi eta ikasiko dira: merkatuaren segmentazioa, marketin-plana, komunikazio eta informazio teknologia berriak, kontsumitzailearen portaera, bezeroen fideltasuna, berrikuntza, enpresa – ekintzailea, enpresaren finantza analisia, merchandising, eta abar…

Ikastaroa egin ahal izateko ezinbesteko da honako baldintza hauek betetzea: batxillergo titulua edukitzea eta informatikan ertain mailako ezagutzak izatea. Ikastarorako aurre inskripzioa Lanbideren bulegoetan egin ahal izango da gaurtik bertatik aurrera.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo