Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/16

Irakurle-kluben edizio berria urrian hasiko

Udal Liburutegiak helduen irakurle-klub biren eskaintza mantenduko du, zeinak urrian hasiko diren elkartzen. Klubetako bat euskaraz egingo da eta bestea gaztelaniaz.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Saioak Txomin Magdalenak dinamizatzen ditu, Durangaldean dauden beste hainbat irakurketa kluben koordinatzaileak.

Euskarazko irakurketa kluba hilaren lehen astelehenean bilduko da, 19:30etik 21:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da, eta Xabier Mendigurenen “Sakoneta” liburuaz mintzatuko da.

Gaztelaniazko irakurketa kluba hilaren lehen asteazkenetan bilduko da, 19:30etik 21:00etara, Lobiano Kultur Gunean. Lehenengo saioa urriaren 5ean izango da, eta taldekideek irakurri behar duten liburua Irene Nemirovskiren “El baile” liburua.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Interesa duzuenok, datuak emateko pasa udal liburutegitik, bertako 943179212 telefono zenbakira deitu edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo