Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/16

Kalean ekimenak hamabi musika talde ekarriko ditu

Ermuak jatorri eta oso estilo ezberdinetako hamabi musika talde bilduko ditu aste bukaera honetan, nazioarteko kale musika taldeen seigarren topaketan. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta ‘Kalean’ leloaz ezagutzen dugu. Programari gaur sei eta erdietan emango zaio hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu.

Gaurko lehenengo bi taldeak kanpotik datozkigu. Lehenaren izena ‘Armando Ruido’ da eta Gaztela eta Leonetik dator. 2008ko proiektua da; erritmo latinoak eta tradizionalak uztartzen dituena. Espainian eta Portugalen jarduten dute kalejira, festa, inauteri eta abarretan.

Arratsaldekoz ortzietan Frantziatik etorritako ‘Granfare En Petard’ taldeko kideen txanda izango da. 2003an sortutako talde honek funkya lantzen du. Inprobisazio nahasietan edo nahasketa inprobisatuetan oinarritutako ikuskizun bat egiten dute. Ska, funky eta dub bezalako estiloak nahastu eta uztartuz. Energiaz beteriko erritmo bizi, libre eta konplexu gabeetan oinarrituz. Banda guztiak Orbe plazatik abiatuko dira kalejiran ateri badago. Euria egiten badu, bandek plazako kioskoaren eta Torrekua plazatxoko estalpean emango dituzte bere emanaldiak.

Talde ugari aterako dira kalera datozen hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenak musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak Frantziatik (2), eta Mexikotik beste bat etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikusi eta entzuteko aukera izanen dugu. Guzti horiekin batera Ermuko Irulitxa, Fouraleda, Alboka eskolako trikitilariak eta Andrabanda ere izango dira.

Talde parte hartzaileek eta bakoitzaren emanaldi orduak ondorengoak dira:

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo