Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/16

Ikasleen segurtasuna beste ezeren gainetik

Udaltzaingoak bide-zaintzako baliabide berezi bat jarri du martxan 2011/2012 ikasturte berri honetan. Egunero hiru pertsona ikastetxeetara joaten dira trafikoa zuzendu eta oinezkoen segurtasunaren alde lanera. Agenteek autoetako gidarien, oinez doazen ikasleen eta autobusetako gidarien ibilaldia etab ateragarritasunaz arduratzen dira. Taldea ikastetxeetako sartu eta irteera orduetan egoten da. Ikasturtea hastearekin batera, udaltzainek informazio eta sentiberatasun kanpaina bati ere hasiera eman diote, hala guraso nola irakasleen artean orriak banatuz egiten ar idirena eta horren zergatia azaltzeko. Neurriak helburu bikoitza du, batetik eta ikasleen segurtasuna areagotzea eta, bestetik, autobusen sartu eta irteera erraztea, horien geltokia edo arauak errespetatzen ez direnean izugarrizko nahasmena eta ilarak sortzen baitira. Neurria Ongarain ari da gauzatzen, Ongarai LHI, Anaitasuna Ikastola LHI eta San Pelaio Ikastetxeen aurrean. Betiondo kalean, Anaitasuna Ikastola eta San Pelaio Ikastetxeetako kantoien artean, itxi egingo da ibilgailuen trafikoa eskola-autobusak iritsi baino bost minutu lehenago eta autobusak aldetzen dutenean irekiko da berriro, behin haurrak autobusetik jaitsi eta ikastetxean sartu eta gero. Debora-tarte horretan Ongarain bizi diren pertsonen ibilgailuak bakar bakarriki ibili ahal izango dira, ez besterik.

Neurri honen helburua autorik gabeko gune bat sortzea da eta, beraz, guztiz segurua ikastetxera oinez, bizikletaz edo garraio kolektiboan doazen haurrentzat, umeak eramaten dituzten ibilgailu partikularrak, autobusak joan arte behintzat, segurtasun-espazio horretan sar ez daitezen.

Eskola gune seguruak = ibilgailurik gabeko espazioak

Udaltzaingoak Eskolako bidearen proiektuari lagundu nahi dio. Proiektuaren xedea umeak bakarrik oinez eskolara joan daitezela da, berme eta segurtasun osoz. Horretan bat datoz ikastetxeetako guraso elkarteak, zuzendaritzak eta laguntzen ari diren pertsonak. Horela eginez, umeek autonomian gora egiten dute. Eskola bidea proiektuak umeek behar eta adinari egokitu daiteke.

Halaber kontrolatu egingo da ibilgailuak espaloietan, zebra-bideetan eta errepidean legez kanpo aparkatzea, eta debekatu eskola-autobusaren geltokian, ikastetxeen inguruetan edo baimendutako lekuetatik kanpo ibilgailuak geratu eta aparkatzea. Hori horrela, agenteek isuna jarriko diete horrelakoak egiten dituzten gidariei.

Ikastetxeetatik hurbil ia 300 aparkaleku ditugu gurasook

Nolanahi ere semea edo alaba autoan eraman edo jaso behar duten gurasoei gogorazten zaie, Ongaraiko ikastetxeetatik gertu bizi diren pertsonei eta eskolaumeei eurei eragozpenik ez sortzeko, 250 metro baino gutxiagora, Betiondoko kirol-gunearen ondoan, 210 ibilgailurentzako lekua duen aparkaleku publiko bat dagoela. Honakoaren atzealdean ikus daiteke aparkaleku hori non dagoen.

Azken finean Udaltzaingoak Eskolako Bideekin konprometitutako gurasoen ahaleginarekin bat egin nahi du, haurrak eskolara bidean seguru joango direla bermatuz, bideko osagai guztiak segurtasun osoz jardungo direla ziurtatuz eta istripuak sor ditzaketen arriskuak ahalik eta gehien murriztuz.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo