Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/15

-Celtas Cortos- musika taldearen kontzertua -Santixauetan-

‘Celtas Cortos’ musika talde ospetsuak kontzertua emango du gure herrian,‘Santixa’ jaietan. Emanaldi hori jai egitarauko ikuskizun nagusienetakoa izango da. Valladolideko taldeak uztailaren 22ko larunbat gauean joko du, Ermuan San Pelaioko parkean. Emanaldi hori, taldeak '20º Soplandoversos' tituluko bere azken lana aurkeztu eta sustatzeko prestatu duen biraren barne dago. Lan horretan taldeak bere sorreratik gaur arte eta hogei urtez egin duen ibilbidea biltzen du bi diskotan. Bertan uztartzen dituzte abesti ezagun eta arrakastatsuak, 5 berri, zuzeneko emankizunak, kolaborazioak eta DVD batean bildutako telebistako irudiekin batera.Gogoratu behar, taldeko buru eta abeslaria den Jesús Cifuentes, taldera bueltatu berri dela, orain bi urte formazioa utzi eta ‘Cifu & la calaña del sound’ izenekoarekin rocka jotzen ibili ondoren.

Kontzertu hori egitarauaren zirriborroan jasotzen da. Kultura alorrak koordinatzen duen Jai Batzordea gaur arratsaldean bilduko da egitarauaren zirriborro hori zehaztu eta ixteko, egitaraua inprimategira lehenbailehen joan behar baitu, segidan kalean banatzeko. Aurtengo Santixau’ jaiak antolatzeko diru gehiago dago Udalak honek 31 milioi pezeta pasatxo esleitu baitzuen horretarako. Jaiak uztailaren 14an hasiko dira eta 27an bukatuko betiko legez, herriko jai egunarekin. Egitarauan aurreikusitako gauzen artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, ondoko hauek: Santixau eguneko arratsalderako programatu den esku pilota jaialdia, bertan esku banakako txapelduna den Martinez de Irujo pilotariak hartuko baitu parte. Iragarri den kartelean nor baino nor arituko diren bikoteak ondorengoak dira: Apezetzea-Laskurain Berasaluze IX-Urberuagaren kontra eta Martínez de Irujo Elkoro Xala-Goñi IIIren aurka. Aurtengoan ez da zezen nobilladarik egingo eta horren ordez, torero errekortatzaileen ikuskizuna antolatuko da. Bestalde, Zezen egunean ere, ohiko txarlotadaren ordez, zaldi ikuskizuna izango da, musika, flamenkoa eta bigantxekin.

Halaber, kale-ikuskizun zenbait ere izango ditugu eta, Patxi López kultura dinamizatzailearen esanetan, aipatzekoa da ‘Esencia Argentina’ titulukoa, ‘indar eta bizitasun handikoa baita’. Bestalde eta betiko moduan, musika kontzertuak izango dira, dantzaldiak, Alex Ramos kantautorearen emanaldia, Txema Murugarren kantariarena baita ere, bertsoak, herri-kirolak, koadrilen arteko jokoa, buruhandi eta erraldoiak, kalejirak, Nafarroako jotak eta, batez ere, animazio ikaragarria eta giro ona.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo