Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2005/06/23

San Joan sua gaur, udan sartu garela ospatzeko

San Joan sua egingo da gaur Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Aurtengoan eta estreinakoz, zezensuzko bat ere aterako da korrika eta salto egitera, ekitaldiari ikusgarritasun puntua emateko eta jai giroa, posible bada, are gehiago alaitzeko. Zezensuzkoa Iruñatik etorriko da, antolatzaileen eta Errotxapea auzoko jai-batzordearen lankidetzari esker, bigarren hauek zezenaren burua utzi baitute. Suaren inguruan bildutakoek, dantzan eta kantuan ere egiterik izango dute ‘korru dantzak’ eta ‘Pispillu’ abesbatzaren emanalditxoa ere iragarrita baitaude. Azkenik eta saioari amaiera eman aurretik, irrintzien lehiaketa herrikoia egingo da. Jarduera Sosiux Kultur Band taldeak antolatu du.


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo