Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/14

Lobianoko altzariak lehiaketa bidez esleituko dira

Udalak honek lehiaketa irekia deitu du ’Lobiano’ Kultur Etxea izango den eraikineko altzarien hornidura esleitzeko. Baldintza teknikoen pleguak ezartzen duenez, kontratua gehienez ere, 318.572 eurotan esleituko da, BEZ barne. Hau, antzinako pezetatan esanda, berrogeita hamahiru miloi baino gehiago. Dena den eskaintza hobetu egin daiteke, prezio txikiago bat proposatuz. Lehiaketan parte hartzeko interesa duten enpresek hamabost egun izango dituzte altzarien proiektua eta eskaintza ekonomikoa aurkezteko. Kontratu horren barne daude altzariak hornitzeko proiektua eta ondasun horiek erosi eta eraikinean instalatzeak. Lehiaketa agiri guztiak; klausula administratibo berezien eta baita baldintza teknikoen pleguak ere, web gune honetan kontsultatu eta behera ekar daitezke, planoekin batera. Ondasun eta altzari horiek entregatu eta bere lekuan jartzeko ezarri den epea datorren irailaren 30a da, udalbatzaren asmoa baita eraikina udazkenean irekitzea.

Kultur etxe berri horrek ondoko distribuzioa du: sotoa eta beste lau solairu. Guztira 1274 m2 erabilgarri izanik. Proiektu eta proposamen ekonomikoak aurkezteko epea itxi eta gero, kontratazio mahaia bilduko da proposamenok baloratu eta kontratua esleitzeko. Esleipen hori egite alde5ra jarraituko diren irizpideak, bere garrantziaren arabera goitik beheranzko segidan, ondokoak izango dira: proiektuaren balorazio orokorra, proiektuak eraikin motari eta izango dituen erabilerei erreparatu dioen ala ez, aretoen balio-aniztasuna, elementuen funtzionaltasuna eta erabilerraztasuna, estetika eta dauden espazioak ondo aprobetxatzen dituen ala ez. Halaber, kontutan hartuko dira baita ere, planteatutakoak baino altzari kopuru gehiago proposatzea, gehienezko prezioa gutxitzea eta hornidura entregatzeko epea laburtzea.

Argazki-sorta bistaratzea


Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo