Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/09/02

Extremadurako XX kultur astea hastera doa

Extremadurako kultur zentroak hogeigarren aste kulturala prestatu du, zeina bihartik datorren asteko igandera bitartean gauzatuko duen. Edizioa Carolina Coronado olerkariari dedikatuko zaio. Egitarauari bihar emango zaio hasiera cuatrola jokoaren lehiaketako partidekin. Horiek arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera jokatuko dira, zentroko egoitzan bertan. Igandean jolas gehiago izango dira, igela eta Extremaduran ohikoa den toca jolasen partidekin. Ordu eta leku berean jokatuko dira. Astelehena umeei dedikatuko zaie. Umeek jolasak, lehiaketak eta txokolate-jana. Jarduerei arratsaldeko lauretan emango zaie hasiera, egoitzan bertan.

Asteartean hitzaldia egongo da, arratsaldeko sei eta erdietan. Horretan Edadetuen zaintzak eta zaintzailearentzat gomendagarri direnak hartuko da hizpide. Asteazkenean Extremadurako egunaren bezperan, lurraldeko bandera jarriko da udaletxeko mastan, arratsaldeko 7etan. Ostegunean janari tipikoen lehiaketa egingo dute. Partaideek prestatuko gauzak aurkeztu ahal izango dituzte arratsaldeko zazpi eta erdietara bitartean. Bertaratzen direnek migak, patata tortillak, gazpatxoak eta postreak dastatu ahal izango dituzte.

Gaur zortziko ostirala Carolina Coronado idazleari dedikatuko zaio. Olerkari horren omenez, arratsaldeko zazpi eta erdietan haren lanak irakurriko dira. Programaren mamia datorren asteburuan gauzatuko da. Larunbatean ardoa partekatuko dute agintari, bazkide eta gonbidatutakoek. Arratsaldean hainbat talderen dantza erakustaldia egingo da eta gauean, runba dantzatu ahal izango dugu, ‘los del raposo’ taldearen musikarekin. Igandean, -irailaren 11n- edizioari amaiera emango zaio, meza santuarekin eta anai-arreben arteko bazkariarekin.

Jarduera guztien eta horien ordutegien berri zehatza izateko, ikus antolatzaileek argitaraturiko programa. Guk hori lasterbideaz baliatuz uzten dizuegu, pdf formatuan.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo