Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/13

Uda eta oporretako egitarau berezia gazteentzat

Gazteri Informatzeko Bulegoak uda eta oporretarako egitarau berezia prestatu du 12 urtetik 15era bitarteko gazteentzat. Egitaraua uztaileko lehen hiru asteetan gauzatuko da, hain zuzen ere 3tik 21ra bitartean, horiek biak barne. Programan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute zerbitzuak, Komentukua kalean eta liburutegi ohian kultura sailak duen bulegoetan. Izen ematea bihar ekinaren 14an zabalduko da eta 28an itxiko, horien barne egonik. Izen ematea ikastaro edo jardueraren arabera prezio bat dauka, hori 3 eurotik 10era bitartean joan daitekeelarik. Egitaraua Udal Kirol Erakundearekin lankidetzan jardunez prestatu du eta horregatik hain zuzen ere, jarduera eta tailer gehienak kiroldegian bertan izango dira. Plazak mugatuak dira.

Proposatzen diren jardueren artean dantza eta kirola bezalako gaietako tailerrak daude. Horien artean, batuka dantzak, koreografia, perkusioa, defentsa pertsonala, ur jokoen edo alternatiboen tailerrak eta, kirol jardunaldia zeru zabalean. Azken jarduera hori, doan izango da izena ematen dutenentzat.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo