Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/08/25

Odola eman ahal izateko aukera izango gaur arratsaldean

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du gaurko, abuztuaren 25eko ostegunerako. Udan odol bankuek bere eskaria gutxitu ezik, erreserba kopurua mantendu eta gehiagotu behar izaten dute istripuetan zauritutakoei eta premiazko ebaketei erantzuteko. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori Patxi plazan jarriko da, Erdikokale eta Zubiaurrek bat egiten duten tokian. Unitate Mugikor hori Ermuan izango da arratsaldez bakarrik eta odol-emateak arratsaldeko ordutegian 16:30etatik 21:00etara bitartean egin ahal izango dira.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero, kartelak herrian, eskutitzak etxean eta sms mezu batzuk jasotzen baititugu gure esku telefonoetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo