Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/12

-Udarako liburuen gida- freskagarria

Udal liburutegiak urtero argitaratzen duen ‘Udarako liburuen gida’ dagoeneko kalean da. Aurtengo nobedadea, gidaren forman datza, euskarri gogorra izateaz gain abaniko baten forma baitu. Hortaz, gidari berari beste balio bat erantsi zaio. Bertan, udara honetan irakurtzeko gomendatzen diren 39 liburu jasotzen dira. Gidan orotariko proposamen eta generoak jasotzen dira, heldu, gazte eta umeentzat, bakoitzaren adinaren arabera sailkaturik.

Gida orekatua da; gomendatzen direnak elebidunak baitira; euskaraz eta gazteleraz idatzitako aleak eta baita emakume eta gizonezko autoreek idatzitako tituluenak ere. Gomendatutako liburuetatik, hainbat tituluk laburpen txiki bat ere badaramate, irakurleari sakonkiago aholkatzeko asmoz. Gida honen helburu nagusia irakurlea orientatzea da, udan irakurketarekin gozatzeko aprobetxatzen duten irakurleei aukeratzen laguntzea eta, azken batean, irakur zaletasuna sustatzea.

Gidan bildutakoen artean aipatzekoan dira ondoko hauek adin tarteka: “Zer naiz” (Liesbet Sleger). 6 urtetik aurrerakoentzat “La princesa que bostezaba a todas horas” (Carmen Gil Elena Odriozola), eta 8 urtetik aurrerakoentzat “Hartz txikiaren txalupa txikia” (Eve Bunting/Nancy Carpenter). 10 urtekoentzat “El cementerio del capitán Nemo” (Miquel Rayó), eta 12koentzat “Tximeletak dantzan” (Karlos Santisteban). Nerabeen atalean “Macabru y la hoguera de hielo” (Emilio Teixidor) eta, azkenik, helduentzat: “Mauricio o las elecciones primarias” (Eduardo Mendoza).

Gidaren 2500 ale argitaratu dira koloretan, herriko ikastetxeetan, Emakumearen topalekuan, kultura alorrean, liburutegian eta herrian zehar bertan banatuko direnak.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo