Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/08/11

Iru S.A enpresaren ondoan zanga irekiko da

Gaur eta biharko gauean Iru S.A. enpresaren ondoan zanga irekitzeko lanak gauzatuko dira. Aipatutako lanak Bizkaiko Aldundia eta Ermuko Udalaren baimenak dauzkate. Gauean egitea erabaki da ibilgailuei ahal den eragozpenik gutxiena sortzeko asmoz.

Lanak aipatutako ordutegian egiten diren bitartean bide bat moztuko da eta bestea erabiliko da ibilgailuak pasatzeko. Egunean zehar zangaren gainean aldi baterako txapa ipiniko da baina segur aski datorren astean bidea asfaltatzea espero da.

Lanen helburua Iru S.A. enpresa dagoen lekuan egingo diren aparkalekuetarako elektrizitate-instalazioa moldatzea da.

Oraingoz, udaltzaingoek seinaleak jarri dituzte lanak egingo diren aldean ibilgailuak aparkatzea sahiesteko.

Argazki-sorta bistaratzea



Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo