Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/12

Euskara ikastaro trinkoak udarako

Udal Euskaltegiak datozen hilabeteetarako antolatu dituen ikastaro trinkoen berri eman du. Euskaltegiak koloreetako biorrikoa argitaratu eta herriko etxebizitzetako buzoietan banatu du. Bertan jasotzen denez, bi dira eskaintzen diren udako ikastaroak, bata, hasierako urratserako eta bestea, EGA azterketa prestatzeko. Lehenengoa lau astez jarraian gauzatuko da eta 80 ordu hartuko ditu, astelehenetik ostiralera bitartean, eguneko lau orduko erritmoan. Ikastaro hori ekainaren 26 hasiko da eta uztailaren 21ean bukatuko.

Bigarren proposamena ere ikastaro trinkoa bati dagokio baina egingo da, hau da uztailan hasi eta irailean amaitu. Uztaileko hamabostaldian 40 ordu ematea aurreikusten da eta irailekoan kopuru berga. Ikastaro bietan izena emateak 80 euro balio ditu.

Matrikula jada zabalik dago eta interesatutakoak udal euskaltegiko bulegotik pasa daitezke (Teresa Murga eraikineko 2. Solairuan) argibideak eskatzera edo bertako 943 17 09 25 telefonora deitu. Bulegoak zabalik daude goizez eta arratsaldez.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo