Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/07/28

Aldapako etxebizitza tasatuetan kooperatibista izan nahi dutenen izen ematea zabalik

Jaureguizar Etxebizitzen Gestorak hasi da Ermuan kooperatiba erregimenean eraikiko dituen etxebizitza tasatuetako bat erosteko interesa duten pertsonen izenak jasotzen. Sustatzailearen izena Aldapa Berri Sozietate Kooperatiboa da, horren babesturiko 50 etxebizitza berri eraikiko dituelarik Ipar Aldapa 09-1 exekuzio-unitatean, Hiri Antolamenduko Plan Nagusian (HAPN) xedatutakoarekin bat. Babestutako berrogeita hamar etxebizitza berri hirigunean bertan. Bi eraikin altxatuko dira, bakoitza sei altuerakoa izanik. Hiru (3) etxebizitza logela bakarrekoak izango dira; berrogeita seik (46) bi logela izango dituzte eta bakarra izango da hiru logelarekin. Etxebizitza guztiak garajea eta trastelekua edukiko dute.

Aldapan eraikiko diren etxebizitza tasatu horiek Ermuan erroldatuta gauden ermuarrontzat pentsatuta daude. Nolanahi ere, eraikiko diren etxebizitza beste interesatu biltzen ez bada ondoko herrietako biztanleei irekiko zaie eskaintza. Dena den, hasieran behintzat kooperatibako kide egiteko eta etxebizitza erosi nahi duten guztiek Ermuan erroldaturik egon beharko dira.

Kide gisa inskribatzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko agiriak

  1. Adinez nagusia izatea edo emantzipatua izatea.
  2. Etxebizitza behar izatea eta etxebizitzaren jabe ez izatea, behin-behineko kalifikazioa eman aurreko data baino bi urte lehenago.
  3. Gutxienez 12.000 eta gehienez ere 45.000 euroren arteko diru-sarrera ponderatuak egiaztatzea. Errenta horiek behin-behineko kalifikazioaren aurreko urtealdikoak, hau da 2010ekoak, izango dira. Etxebizitza unitateko kide 1etik gora izanez gero, diru-sarrerak haztatu (ponderatu) egingo dira.

Aldapa Berri Sozietate Kooperatiboan bazkide izan nahi dutenen izen-ematea jada zabalik dago

Nolanahi ere, Jaureguizar Etxebizitzen Gestora pertsonalki harremanetan jarriko da info@jaurevisa.com posta elektronikora idatzi edo Bilban, Quintana 1ean duten bulegoetan Kooperatiba eta promozioari buruz informazioa eskatu duten guztiekin. Enpresaren telefono zenbakiak 944702070 eta 944701078 dira.

Bazkide guztiak bildu eta gero, etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira

Etxebizitzak altxatzeko lanak aurrera jarraitu ahal izateko gure Udalak esku hartu behar izan du. Udalbatzak urbanizazio proiektu berria onartu behar izan du, eremuak duen mendoitza eutsi eta ziurtatzeko. Greyhound enpresak hasitako obrak bere horretan bi urte geldirik izan baitira.

Jaureguizarrrek mendoitza eutsi eta egonkortu zu tirantedun sistema batez baliatuz. Ehun ainguraleku inguru dituen sarea jarri du, zonaldea eutsi eta indartzeko. Hasierako urbanizazioaren kostua eta egindakoaren arteko igoerari aurre gin ahal izateko Udalbatzak babestutako etxebizitzen kalifikaziotik tasatutako etxebizitzetara aldatu behar izan du.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo