Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2011/07/23

Martinez de Irujo Santiago jaialdian izango dugu, binakako esku pilota partida jolasten

Martinez de Irujo txapelduna Merino IIarekin batera kantxaratuko da Ermuko Santiago jaialdia jolastera, herriko Aritzmendi pilotalekuan, uztailak 25eko arratsaldeko 5etatik aurrera. Jaialdia Ermuko Kirol Elkarteko pilota atalak antolatu du Aspe enpresarekin elkarlanean. Eibarko enpresak bi partida antolatu ditu arratsalde horretarako, nagusian nor baino nor arituko dira Martínez de Irujo eta Merino bikotea, González eta Laskurain bikotearen aurka.

Jaialdia Aritzmendi pilotalekuan gauzatuko da eta hori arratsaldeko 5etan hasiko da. Hasieran eta argitaratutako jai egitarauan jasotzen zenaren arabera, jaialdiko profesionalen arteko neurketan Martínez de Irujo eta Merino bikotea Idoate eta Zubietaren aurka jokatzekoak ziren, baina Idoatek min hartu duenez gero, aldaketa egin behar izan da.

Sarrerak 20-25 euro balio dute, jarlekuaren arabera. Hau da, kantxan edo harmailetan jartzeak kostu ezberdina izango baitu. Beti bezala, jaialdian bi partida ikusi ahal izango dira, garrantzitsuenaren aurretik Ongai-Merino jokatuko dute, Jaunarena-Peñagarikanorekin neurtuz. Jaialdiari hasiera emango zaio arratsaldeko 5etan.


Gora



© Ermuko Udala, 2019 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo