Ermuako Udala

Laguntza Menua

 

Argazkien Menua

Menu Nagusia

Berriaren xehetasuna


Itzuli

2006/06/09

Gaur -Beatlesen …legenda- izeneko musikala Zineman

Elite Produkzio Artistikoak eta Cadena 100 irratiak musikala ekarriko dute gaur Ermua Zinemara, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Ikuskizunak ‘Beatlesen…legenda’ titulua du eta hain famatuak egin ziren Liverpool hiriko lau gazteak omendu nahi ditu musikal honen bitartez. Sarrerak 10 euro balio du eta eskuratzeko aukera dago arratsaldeko ordu biak arte kultura sailaren bulegoetan edo, bestela, ikuskizuna hasi baino lehen takilan bertan. Ikuskizunak lagun talde handi bat du atzean, eszenatokian aktore eta aurkezlea, sei kantari, musika taldea eta dantza taldea izango baitira.

Kontzertuan zehar Beatles taldea pil-pilean egon zen urteetako irudiak ikusi ahal izago dituzte ikusleek. Eszenatokian pantaila handi bat izango da horretarako eta kontzertuaren errealizazio lanak zuzenean jarraitu ahal izateko. ‘Beatles’ laukotearen abesti ezagun eta esanguratsuenak joko dituzte musikariek eta horien bertsioak kantatu duten ahotsean oinarrituz aukeratu izan diren kantariek. Bestalde, hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadatako arropekin jantzitako dantzari taldeak koreografiak eskainiko dituzte, urte haietako goatekeetan dantzatzen zena islatzeko. Hain ospe handia lortu zuen itsaspeko horia ere eszenatokian izango da, garaiko beste atrezzo eta gauzekin batera. Ikuskizunean erabateko garrantzia ikusleek izango dute, laukotearen abesti eta konposiziorik famatuetan zuzenean kantatu ahal izango dituztelako.

Lotura

Informazio gehiago


Gora



© Ermuko Udala, 2018 - Marqués de Valdespina, 1 - 48260 Ermua - Bizkaia - Telefonoa: 943 17 90 10

Europar Batasuneko Logo